Ekonomia -
Bat-egite hotza
Kutxek hilaren 20an bozkatuko dute Bildurekin adostutako akordioa
Akordio horrekin, hiru kutxek Kutxabank erakunde berriaren sorkuntza onartu ahal izan zuten irailaren 16an eta 23an egindako asanbleetan.
Erredakzioa
BBK-k, Kutxak eta Vital Kutxak hilaren 20rako deitu dituzte euren asanbleak, bat-egite hotzaren proiektuan Bildurekin adostutako aldaketak bozkatzeko.
Akordio horrekin, hiru kutxek Kutxabank erakunde berriaren sorkuntza onartu ahal izan zuten irailaren 16an eta 23an egindako asanbleetan.
Kutxak iragarri duenez, Xabier Iturbe presidenteak 17:00etarako deitu du hilaren 20ko bilera.
Vital Kutxaren kasuan, presidentearen eta kontrol batzordearen txostenak eta azken urteko balantzeak ere sartu dituzte eguneko gai-zerrendan.
BBKren asanblean, aurtengo lehen seihilekoaren txostena eta Gizarte Lanaren fruituak ere hartuko dituzte hizpide.