Ekonomia -

Greziako krisia

Greziako ekonomia % 2,5 jaitsiko da 2012an

Aurrekontuen proiektuak dioenez, 2012an Greziako zor publikoa BPGaren % 172,7koa izango da.

Yorgos Papandréu, Greziako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Yorgos Papandréu, Greziako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Yorgos Papandréu, Greziako lehen ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atenaseko Parlamentuan aurrekontuen izapidea hasi da eta proiektu honek Greziako ekonomiak 2012an % 2,5eko jaitsiera izango duela iragarri du.

Proiektuan idatzi dutenez 2012an Greziako zor publikoa BPGaren % 172,7koa izango da, hau da, 381.200 milioi eurokoa.

Greziako Finantza ministerioak esan duenez, datozen egunetan eztabaidatuko dira Finantza gaien Batzorde Iraunkorrean aurrekontuak eta osoko bilkuran bozkatu beharko dira beranduago, hilaren bukaeran.

Aurrekontuek 7.000 milioi euroko doitze neurri gehiago aurreikusten dituzte 2011 eta 2012rako.

Aurten, aurrekontuen zuloa 4.300 milioi eurokoa da, Barne Produktu Gordinaren % 2.

Langabezia tasa gainera, 2011 urte amaieran % 15,2ra iritsiko da eta datorren uretan % 16,4ra ailegatuko da. Inflazioa aurten %3koa izango da eta %2koa 2012an. "Greziako aurrekontu-arazo nagusiena euroguneko krisiarekin elkartu da, baita munduko ekonomia gobernatzeko erakunde ezarekin", dio gaur Parlamentuan aurkeztu duten txostenak.

Honek gainera, 110.000 milioi euroko lehen erreskatetik, Greziak jada 65.000 milioi jaso dituela dio.

Nazioarteko Diru Funtsak joan den irailaren 20an iragarri zuenez, Greziako zor publikoa barne produktu gordineko % 189,1era iritsi daiteke datorren urtean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea