Ekonomia -

enplegu publikoa

Nafarroak 715 lanpostu eskainiko ditu 2020ko lan eskaintza publikoan

Zehazki, lanpostuen banaketa horrela geratzea adostu dute sindikatuek eta gobernuak: 332 (unibertsitateaz kanpoko irakasleak), 199 (osasun langileak) eta 184 (gainerakoa).

Aurretik egindako lan eskaintza publiko bat. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Aurretik egindako lan eskaintza publiko bat.
Aurretik egindako lan eskaintza publiko bat. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak enplegu publikoko 715 lanpostu eskainiko ditu 2020ko Lan Eskaintza Publikoan (LEP), eta postuetatik % 74 osasun eta hezkuntza alorretara bideratuko ditu. Hala adostu dute sindikatuek eta Amaia Goñi Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak astelehenean bildu den Funtzio Publikoko mahaiaren bileran.

Horrez gain, 2018an administrazioaren eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuen artean hitzartutako funts gehigarrien banaketarako 2020rako akordioan jasotako konpromisoak eta termino zehatzak negoziatu dituzte.

LEPari dagokionez, lanpostuen banaketa horrela geratzea hitzartu dute bi aldiek: 332 postu unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat, 199 osasun langileentzat, eta 184 gainerako lanentzat.

Legeak baimentzen duen gehienezko lanpostuak atera dituzte, hau da, berritze tasaren % 100.

Eskainiko diren lanpostuak espezializazio ezberdinen arteko banaketa hurrengo bileran negoziatuko dute, gerora, Gobernuak bilkuran onar ditzan.

Halaber, 2020rako lanpostu ezberdinen lansari osagarrietan moldaketak egitea adostu dute 2018ko urriaren 4an onartutako akordioaren baitan.

Aldaketok administrazioko 5.000 langileri egingo diete mesede, eta 2020ko urtarrilaren 1etik atzeraeraginezkoak izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Funtzionarioak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Hezkuntza Osasun albisteak Lan Eskaintzak Sindikatuak