Ekonomia -

Krisia

Credit Agricolek gelditu egin du Ipar Kutxa eta Bankoaren bat-egitea

Finantza merkatuen egoerak "azken asteotan okerrera egin duelako" hartu du erabakia, baina hiru erakundeek "egoerak hobera egiten duenean" proiektu berri bat egiteko asmoa agertu dute.

Bankoaren egoitza. Foto: EITB
Bankoaren egoitza.
Bankoaren egoitza. Foto: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Credit Agricole Pyrenees Gascognek gelditu egin du Ipar Kutxaren eta Bankoaren bat-egitea finantza merkatuen egoerak "azken asteotan okerrera egin duelako", Bankoak balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez.

Egungo egoera ez dela "egokiena" azaldu dute agiri batean, "nazioarteko finantza testuingurua hobeto egotea" behar omen dute bat-egitea gauzatzeko.

Bankoak azaldu duenez, Credit Agricolen eta Ipar Kutxaren aliantza proiektua amaitutzat eman daiteke erabaki hori hartuta, baita Bankoak euskal kreditu kooperatibarekin bat-egiteko prozesua ere.

Hala ere, hiru erakundeek (Credit Agricole, Ipar Kutxa eta Bankoa) "egoerak hobera egiten duenean" proiektu berri bat egiteko asmoa agertu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea