Ekonomia -
Makina batek harrapatuta
Langile bat hil da Abadiñon, lan-istripuan
Beste langile batek zauri larriak jasan ditu eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute helikopteroan.
Erredakzioa
Langile bat hil da Abadiñoko lantegi batean izan den lan-istripuan. Beste langile batek zauri larriak jasan ditu eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute helikopteroan.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, lan ezbeharra eguerdian jazo da Abadiñoko Lebario industriagunean dagoen estanpazio enpresa batean. Ezbeharra nola gertatu den ez dago argi, baina, badirudi makina batek bi langileak harrapatu dituela.
Osalaneko teknikariak istripua izan den tokira bertaratu dira ezbeharra ikertu eta argitzeko.
Estampaciones Bizkaiako enpresa-batzordeak 24 orduko geldialdia deitu du
Abadiñon (Bizkaia) dagoen Estampaciones Bizkaiako enpresa-batzordeak asteazken honetarako 24 orduko geldialdia deitu du, baita kontzentrazio bat ere fabrikaren aurrean, 12:00etatik aurrera, Metro Mineral azpikontratatutako langile bat hil dela eta protestatzeko, beste pertsona bat larri zauritu da ere, txatarra paketetan sartzen duen makina bat konpontzen ari zenean.
Enpresako zuzendaritza eta prebentzioko zerbitzuak, Osalanekin eta batzordeko kideekin batera, lan istripua zein egoeratan eta zergatik eman den aztertzen ari dira.