Ekonomia -
Langabeziaren datuak
Confebaskek lana sortzeko bide guztiak aztertzeko eskatu du
Egungo hazkunde ekonomiko "anemikoa" bukatzeko eta lana sortzeko bide guztiak aztertzeko eskatu du Confebaskek.
Erredakzioa
Confebask EAEko enpresarien elkartea “kezkatuta” agertu da irailean langabezia tasa igo delako, Euskadiko CCOO eta UGT sindikatuak jada agertu ziren bezala.
Bide guztiak aztertzeko eskatu du Confebaskek egungo hazkunde ekonomiko "anemikoa" bukatzeko eta lana sortzeko.
Igoera honen arrazoietako bat uda amaitu izana den arren, "azken hilabeteetako hazkunde ekonomiko ahulak industrian, eraikuntzan eta beste sektore batzuetan lana sortzea eragotzi du", gaineratu du Confebaskek.
Iraileko datuek EAEko lan merkatuaren "ahultasuna" berretsiko lukete Confebasken ustez. Horregatik, eremu fiskal, laboral eta ekonomikoan krisia gainditzeko eta lana sortzeko bide guztiak aztertzeko eskatu du.