Ekonomia -

Finantza krisia

Goldman Sachsen arabera, Espainia atzeraldian sartuko da 2012an

AEBetako inbertsio bankuak aurreikusi duenez, Espainiako ekonomiak 2012an % 0,4ko jaitsiera jasango du, Gobernuak, aldiz, % 2,3 haziko zela iragarri zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goldman Sachs AEBetako inbertsio bankuaren arabera, Espainiako ekonomia 2011n bi hamarren jaitsiko da eta 2012an beste % 0,2 egingo du atzera.

Europaren etorkizunaren inguruan egindako azken txostenean, entitate estatubatuarrak eurogunea ere 2012ko martxoan "atzeraldi ahul" batean sartuko dela iragarri du, bi hiruhilekotan % 0,1 jaitsi eta gero, baina, euroguneko ekonomiak urte horretan % 0,1eko aurrerapausoa egingo duela esan du.

Alemania, Frantzia eta Italia ere atzeraldian sartuko dira Goldman Sachsen arabera, baina hiru herrialde horien artean, 2012 urtea atzeraldiarekin itxiko duen lurralde bakarra, Italia izango dela azaldu du, bertako ekonomiak % 0,4 egingo duela behera aurreratu du.

Europako finantza merkatuetan bizi den tentsioak eraginda aldatu ditu aurreikuspenak Goldman Sachsek, datorren urtean ere, Europak arazoak konpontzeko neurri zehatzak hartzen ez baditu, tentsioak jarraituko duela azpimarratu du.

Dena den, AEBetako entitateak atzeraldia ahula izango dela jakinarazi du, Alemania eta Frantzia 2012ko bigarren hiruhilekoan berriro haziko direla argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea