Ekonomia -

Analisia

Finantza dominoaren fitxak

Dexia banku frantziar-belgikarrak emaitza onak eskuratu zituen uztaileko test frogetan, baina Greziako zor publiko gehien duen Europako bankua da eta jakin badakigu zor horren une honetako balioa.

Jesus Torquemada, nazioartean aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioartean aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioartean aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako bankuei egindako erresistentzia frogek egoera ekonomikoak okerrera egingo balu hauek nola erantzungo luketen aztertzea zuten helburu. Eszenatoki desberdinen aurrean aurre egiteko duten gaitasuna neurtzen zen: hazkunde ekonomikoak behera egingo balu edo atzeraldian sartuko bagina, banku bakoitzak duen kapitalaren arabera horrek nola eragingo liokeen.

Baina, harrigarria baldin bada ere, test horietan ez zen beste aukera bat aurreikusten: Euroguneko herrialde batek ordainketak eten beharko balitu zer gertatuko litzatekeen, alegia, eta hori test horien emaitzak uztailean argitaratu zirela kontuan izanda, Greziaren ordainketa etenaren aukera jada aipatzen zenean, hain zuzen.

Horregatik atera zituzten hain emaitza onak test frogetan Dexia frantziar-belgikarra bezalako bankuek. Baina Dexia, hain zuzen ere, Greziako zor publiko gehien duen Europako banketxea da eta jakin badakigu zor horrek une honetan zein balio baxua duen, uztailean baino ehuneko 21 gutxiago. Hori da Euroguneko ekonomia ministroek erabaki dutena, hartzekodunak zorraren zati hori, ehuneko 21 hori, berreskuratzeari uko egitea.

Dena den hori ere zalantzan jartzen ari da, ea nahikoa izango ote den, ez da baztertzen hori gehitu beharra izatea edo besterik gabe Greziak porrota deklaratu eta ezer ez ordaintzea. Horrek oso egoera zailera eramango lituzke Greziako bonu asko erosiak dituzten banketxeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea