Ekonomia -

Aurreakordioa

Haurreskolek bertan behera utzi dute biharko deitutako greba

LAB eta STEE-EILAS sindikatuek aurreakordioa lortu dute Haurreskolak Partzuergoarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB eta STEE-EILAS sindikatuek biharko deituta zuten greba bertan behera utzi dute, Haurreskolak Partzuergoarekin atzo egindako bileran aurreakordio bat adostu eta gero.

Sindikatuetako ordezkariek ohar batean adierazi dutenez, Haurreskolak sareak soldatak ez jaisteko konpromisoa hartu du, euren aldeko sententzia onartuz eta jarritako helegitea erretiratuz.

LABek eta STEE-EILASek ontzat jo dute atzo lortutako aurreakordioa eta ondorioz, urriaren 6rako Araban, Bizkaian etaGipuzkoan deituta zegoen lanuztea bertan behera uztea erabaki dute.

Sindikatuek, besteak beste, Eusko Jaurlaritzari "murrizketak alde batera uzteko" eta gaur egun indarrean dagoen hitzarmen kolektiboa beteeta negoziaketari berriro heltzeko eskatzen zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea