Ekonomia -
AA+ mailatik AA mailara
Fitch agentziak EAEko epe luzerako zorraren kalifikazioa jaitsi du
Arrisku agentziak epe luzerako zorraren kalifikazioa AA mailara jaitsi du, baina neurketa berriaren arabera, oraindik "bikaina" izaten jarraitzen du.
Erredakzioa
Fitch arrisku agentziak AA mailara jaitsi du EAEko epe luzerako zorraren kalifikazioa, eta aurreikuspen negatiboak ditu gainera, bai eurotan baita atzerriko dirutan ere.
Fitchek ohar batean ohartarazi duenez, epe laburrerako zorrak F1+ maila jarraituko du, atzerriko dirutan.
Erresuma Batuko agentziak orain urtebete jaitsi zuen AA+ mailara EAEko zorraren kalifikazioa, eta orain beste maila bat atzeratu du.
Neurketa berriak ez du EAEk "bikain" mailari eustea ekidin; guztira 20 maila daude, eta hirugarrena dagokio Euskadiri, goitik hasita.
Eusko Jaurlaritza
Fitch agentziak hartutako erabakiak "gastua murrizteaz gain, diru-sarrerak areagotu behar" direla demostratzen du, Eusko Jaurlaritzaren hitzetan. Zentzu horretan, Exekutiboa zerga-bilketa hobetzeko ahalegina egiten ari dela azpimarratu du Jaurlaritzak.
"Zerga-bilketan ahultasuna" dagoela "esan du agentziak", Hazienda Saileko iturriek azaldu dutenez. Horrela, "diru-bilketa hobetzen saiatzen ari" direla erantsi dute. "Jaurlaritzak eskumen zuzenik ez" duela gogorarazi dute, "baina zerga-sistema babesten ari da".
Hala ere, Fitch agentziaren erabakia "nahiko inkongruentea" dela uste du Exekutiboak, "oso ongi egiten ari garelako, zerga-bilketan izan ezik, baina rating-a jaisten digutela iragarri dute". "Gainerako kalifikazio agentzien erabakiak azken urteetan ez datoz bat", errepikatu du.