Ekonomia -
Finantza krisia
Merkel bankuei kapital gehiago ematearen alde agertu da
Europak entitateei diru gehiago emateko beharra adostu eta jarrera bateratua erakusten badu, bere lurraldeak baiezkoa emango duela argitu du Alemaniako kantzilerrak.
Erredakzioa
Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak bere lurraldea bankuei diru gehiago ematearen alde dagoela ziurtatu du Europan behar horren inguruan jarrera bateratua adostuaz gero.
"Alemania bankuak berriro kapitalizatzeko prest dago, beharrezkoa bada", adierazi du Merkelek Europako Batzordeko presidentearekin bilera egin eta gero.
"Denbora aurrera doa" eta adituek arrazoitu eta egindako irizpideetan oinarrituta "erabaki bat azkar hartu beharrean gaude", erantsi du Angela Merkelek.
Merkel eta Barroso Bruselan batzartu dira gaur, Dexiako krisia beste hainbat finantza erakundeetara ez hedatzeko neurrien inguruan hitz egiteko.