Ekonomia -

Aholku Batzordea

'Bikoizketen txostenak erakundeen arteko eztabaida ekarri behar du'

Lehendakariaren Aholku Batzordearen hitzetan, txostena "eztabaidaren oinarria izan behar da, baina administrazio guztiek eztabaida partekatzeko modu bat martxan jarri behar dute".

Patxi Lopez lehendakaria. EFE
Patxi Lopez lehendakaria
Patxi Lopez lehendakaria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza eskatutako Bikoizketen inguruko Txostena aztertu du gaur Lehendakariaren Aholku Batzordeak. Txosten "positiboa" dela adierazi du Batzordeak.

Batzordearen esanetan, txostena "lehen pauso on bat da", baina ibilbide bat izan behar du, euskal administrazio publikoen modernizazioaren eta optimizazioaren inguruko eztabaida aurrera eramateko. Gainera, txostena "eztabaidaren oinarria izan behar da, baina administrazio guztiek eztabaida partekatzeko modu bat martxan jarri behar dute", erantsi du.

Eraginkortasun ezak aztertzea txostenaren "gakoa" dela uste du Batzordeak, izan ere, "etorkizunean zerbitzu publikoak hobetzeko aukera bertan dago, baina sakontzen jarraitu behar da"

Zentzu horretan, eraginkortasun ezaren atalean bikoizketenean baino aukera handiagoak daude aurrezteko, azaldu du Aholku Batzordeak.

Txosten "positiboa"

Azken finean, txostena "positiboa" da Batzordearentzako, EAEko erakundeen funtzionamendua hobetzeko eztabaida bultzatzen duelako.

Bestalde, Gobernuaren helburua Euskadiko erakundeen egitura aldatzea ez dela azaldu du lehendakariak, arrazionalizatzea baizik. Horregatik, Eusko Legebiltzarrari Batzorde berezi bat sortzeko eskatu dio Lopezek, ikerketaren ondorioak bertan aztertzeko. "Helburua datozen urteetarako herri eredua eztabaidatzea da", erantsi du lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea