Ekonomia -
Berlinen
Ikusmina, Europako Bankuak interes tasak jaisteko aukeraren inguruan
Jean Claude Tricheten azken kontseilua izango da, urriaren 31ean kargua utzi egingo baitu, EBZko zuzendari lanetan zortzi urte igaro eta gero. Mario Draghi italiarrak hartuko du haren lekua
Erredakzioa
Europako Banku Zentralak (EBZ) euroguneko interes tasak % 1,5ean utzi edo jaitsi egingo ditu aurreikuspen guztien arabera. Horrez gain, likideziaren handitzea iragarriko du, urtebeteko mugarekin.
Hainbat analistaren arabera, Europako moneta erakundeak tasa oinarrizko 25 puntutan murriztea.
Hazkunde ekonomikoa islatzen duten indikadoreek euroguneko ekonomia moteldu egin dela agertu dute hirugarren hiruhilekoaren amaieran. Horrek ziurgabetasuna areagotu du, baita zorraren krisiak eta Greziaren egoerak merkatuengan eragindako konfiantza falta.
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) interes tasen jaitsieraren aldeko mezuak bota ditu azken egunetan. Horrek eta Christine Lagarde NDFko zuzendaria, Jean Claude Trichet Europako Banku Zentralekoa eta Angela Merkel Berlinen bilduta egoteak aurreikuspen horiek indartu ditu.
Agur Tricheti
EBZren zuzendaritzan zortzi urte eman eta gero, Jean Claude Trichetek bere azken kontseilua zuzenduko du, urriaren 31ean kargua utzi baino lehen. Bere ordezkoa Mario Draghi izango da, Italiako Bankuko zuzendari oiha. Draghi Europako Kontseiluak hautatu zuen iragan ekainean eta karguabn izango da 2019ko urriarentzat.