Ekonomia -

Ekonomia

Europako Banku Zentralak interes tipoei %1,5ean eustea erabaki du

Nazioarteko Diru Funtsak eta beste zenbait erakundeek beherapen baten aldeko mezuak bota dituzte aurreko egunetan.

Jean-Claude Trichet, EBZko presidentea. Argazkia: Efe.
Europak interes tasak eustea erabaki du

00:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eurogunean interes tasak % 1,5ean mantentzea erabaki du Europako Banku Zentralak, diru merkatuetako tentsioak eta ekonomiaren deselerazioa gorabehera.

Berlinen egin duen bileran, Gobernu Kontseiluak marjinalaren kreditu-erraztasunaren interes tasa (egunbeterako maileguetan bankuei ematen dien diruarena) % 2,25ean uztea erabaki du, eta gordailuen erraztasunarena (dirua itzultzeko erraztasunari dagokiona), % 0, 75ean.

Aditu gehienek EBZk hartutako erabakia aurreikusi dute, hala ere, zenbaitek jaitsiera arina espero zuten bankuek finantzaziorako arazoak dituztelako eta euren artean dirua maileguan uzteari ukon egiten diotelako, Greziaren inguruko ziurgabetasunek bultzatuta.

Interes "baxua"

Euroguneko interes tasak maila "baxuan" daudela adierazi du Jean Claude Trichet EBZko presidenteak. Ondorioz, Europako Bankuak interes horiek gehiago jaisteko aukera dauka, horrela behar izanez gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea