Ekonomia -

Iberia Express

Iberiak kostu baxuko konpainia sortuko du

Konpainia berriak 2012ko udan hasiko ditu bere lanak eta A320 lau hegazkin izango ditu hasiera batean; urte amaieran 13 izatera iritsiko da.

Iberiak kostu baxuko konpainia sortuko du. Argazkia: EFE
Iberiak kostu baxuko konpainia sortuko du. Argazkia: EFE
Iberiak kostu baxuko konpainia sortuko du. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberiak kostu baxuko konpainia sortuko du azkenean, eta 'Iberia Express' izango du izena (dagoeneko erregistratuta du). "Ratio motzaz gain erdikoekin ere egingo du lan, Antonio Vazquez administrazio batzordeko buruak ostegun honetan jakitera eman duenez.

Konpainia berriak 2012ko udan hasiko ditu bere lanak, hasiera batean A320 lau hegazkin izango ditu eta urte amaieran 13 izatera helduko da.

Iberiak azaldu duenez, filial berriak "modu eraginkorrean" lehiatzeko asmoa du Espainiako merkatuan, baita "Europan" ere. Vueling eta Air Nostrum enpresekin dituen lankidetza akordioetan eraginik ez duela izango gaineratu du.

Iberia Expressek "motzeko eta erdiko negozio defizitarioak baino kostu baxuagoak" izango dituela adierazi du enpresak.

Airelineak langile gehiago kontratatuko ditu, merkatuko kostuetan, eta, era berean, hegazkinen erabilpenari etekin handiagoa aterako dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea