Itxi

2020/09/28

12:54

Ekonomia

Bilbo

Bizkaia Dorreko ekintzailetza zentroa 2022ko lehen hiruhilekoan zabalduko dute

Agentziak | Erredakzioa

Bizkaiko ahaldun nagusiak azpimarratu du pandemiak "are beharrezkoago" egin duela zentroa, eta "batzuen" kritikak deitoratu ditu, "ez dituzte proiektu handi bat ere babestu", erantsi du.

  • Bizkaia Dorrea, artxiboko argazki batean

    Bizkaia Dorrea, ETBko bideo batetik ateratako artxiboko argazki batean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak iragarri duenez, Bizkaiko Dorrean (Bilbo) egongo den Nazioarteko Ekintzailetza Zentroa 2022ko lehen hiruhilekoan zabalduko dute. Rementeriaren esanetan, pandemiak "are beharrezkoago" egin du proiektua eta "batzuen" kritikak deitoratu ditu: "batzuek betiko leloarekin jarraitzen dute, ez dute herri honen proiektu handi bakar bat ere babestu".

Politika Orokorreko osoko bilkura egiten ari dira gaur Bizkaiko Batzar Nagusietan, eta bertan egin du iragarpena Rementeriak. Ahaldun nagusiak defendatu du ekintzailetza zentroa "epe ertain-luzeko proiektua" dela eta "pazientzia eta baliabideak" behar dituela. Rementeriaren arabera, "benetan sinisten dugu proiektu honetan, berrikuntzarik gabe ez baitago aurrera egiten duen gizarterik".

Aldundiak joan den astean jakinarazi zuen Price Waterhouse Coopersen proiektuak, Talent Gardenekin aliatuta, lortu zuela zentroa zuzentzeko eta kudeatzeko zerbitzuak emateko kontratuaren behin-behineko esleipena.

Rementeriak aitortu du Aldundiak "trabak" izan dituela prozesu horretan —lehen esleipena bete gabe geratu zen—, baina "zailtasunak zailtasun, berriro altxatu gara, eta esleipena gardentasun guztiarekin egin dugu".

Bizkaiko ahaldun nagusiak azpimarratu duenez, "konfiantza eta itxaropen handia dugu Bizkaia Dorrean, gaur egungo enpresak indartu eta etorkizunekoak topatzen lagunduko digulakoan gaude. Duela urte batzuk baten batek gaur egungo enpresa handien hazia landatu zuen: Petronor, Euskaltel, CIE, Gestamp. Espero dut dorre horrek etorkizuneko enpresa handi horien hazia landatzea".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;