Ekonomia -

Berpiztu programa

Eusko Jaurlaritzak 13.250 milioi bideratuko ditu 2024ra arte ekonomia suspertzeko

Lau urtean 135.000 lanpostu berreskuratzea eta 6.000 enpresa eta mikroenpresa berri sortzea du helburu Jaurlaritzak.

Iñigo Urkullu lehendakaria. EiTBko bideo batetik lortutako argazkia.
Iñigo Urkullu lehendakaria
13.250 milioi euro bideratuko dira ekonomia suspertu eta enplegua sortzeko

1:18

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadiko ekonomia eta gizartea berreraikitzeko "Berpiztu" programaren oinarriak aurkeztu ditu astearte honetan. Guztira, 13.250 milioi euroko inbertsioa egingo du Eusko Jaurlaritzak datozen lau urteetan, ekonomia suspertu, enplegua berreskuratu eta lanpostu berriak sortze aldera.

Lehendakariak azpimarratu duenez, hauek dira datozen lau urteetan lortu nahi dituen helburu nagusiak: 135.000 lanpostu berreskuratzea, 6.000 enpresa eta mikroenpresa berri sortzen laguntzea, ikerketa eta garapeneko 1.000 proiektu berri bultzatzea, industria arloko 10.000 enpresa laguntzea, industria eta zerbitzuen sektoreko 4.000 enpresaren balio erantsia handitzea, elikagaien sektoreko 100 enpresaren balio erantsia handitzea eta merkataritza eta ostalaritzako 1.400 enpresaren balio erantsia handitzea. 

EAJren eta PSE-EEren arteko gobernu-akordioan jasotako ekimena da, eta "premiaz" jarduteko eta berriro martxan jartzeko beharrari erantzuten dio.

Eusko Jaurlaritzak "Berpiztu" programa foru aldundiekin eta EUDELekin partekatuko du, eta geroago eragile ekonomiko eta sozialekin. Behin ekarpenak jasota, urriaren amaieran Gobernu Kontseiluan onartzea espero du Urkulluren Gobernuak.

Euskadik iraganean beste krisi batzuk jasan dituela gogorarazi du, hala nola 2008ko munduko finantza-krisia. Orduko hartan, Euskadi altxatu eta "indartsuago" irten zela azpimarratu du Urkulluk. Orain, ondorio ekonomiko larriak eragin dituen mundu mailako osasun-krisi honetan, programa hau Euskadi "berriro martxan jartzeko beharrezko tresna" dela uste du lehendakariak.Galdutako enplegua berreskuratzeaCOVID-19aren pandemiaren krisian, egoera "oso larria" zenean, "ahalik eta lanpostu gehien" mantentzeko eta galdutako lanpostu guztiak berreskuratzeko konpromisoa hartu zuela adierazi du Urkulluk.

Une honetan, osasun-krisiak aurrekaririk gabeko krisi ekonomikoa eragin du, barne-produktu gordinean beherakada handiak izan baitira. Enpleguan ere eragin handia izan du, batez ere aldi baterako enplegu errregulazioan zeuden milaka langilerengan.Lehendakariaren ustez, pandemia trantsizio globaleko une erabakigarri batean gertatu da, eta, beraz, "hamarkada oso bat markatuko duen ziklo-aldaketa baten aurrean gaude". Hori dela eta, hiru trantsizioetara egokitzeko eta erresilientzia lortzeko beharra azpimarratu du, Euskadi "digitalago, berdeago eta inklusiboago" baten alde egiteko.

"Finantza-autonomia eta zorpetzeko gaitasuna ditugu zerga-bilketaren beherakada konpentsatzeko"

IndarguneakLehendakariak azaldu du ez dela hutsetik abiatzen, Euskadik "indargune eta aktibo propioak dituelako ekonomiaren eta enpleguaren suspertze horri berme osoz aurre egiteko". "Kontzertu Ekonomiko bat dugu, zerga-bilketaren beherakada konpentsatzeko zorpetzeko gaitasuna eta finantza-autonomia", esan du.

Halaber, gogora ekarri du Euskal Autonomia Erkidegoak esperientzia duela eta aurreko krisiak gainditzea lortu zuela. "Lankidetza publiko-pribatuko eta lan instituzional partekatuko historia luzea duen herrialdea gara. Industria onbideratu, lehiakor eta berritzaile baten aktiboa dugu, zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-sare indartsu batekin", gaineratu du.Bi ekintza-ardatzLehentasuna emango diete sei lan-arlori: inbertsio publikoari; ikerketa eta eraldaketa digitalari; industria aurreratuari eta nazioartekotzeari; trantsizio energetikoari eta ingurumen-trantsizioari; elikagaien industriari, eta kultura- eta sormen-industria eta -zerbitzuei.Bigarren fokua enplegua sortzea da; horrela, enpleguan eragin zuzena izango duten programak sustatuko dituzte. Hitzarmenean, lehentasuna emango zaie sei lan-arlori: ekintzailetza, mikroekintzailetza eta enpresa berriak; lan-prestakuntza eta prestakuntza duala; tokiko eta eskualdeko enplegu-planak; obrak birgaitzea eta birgaitze- planak; lan-eskaintza publikoak, eta gazteen enplegua sustatzeko plana.Gainera, Gobernuak enpleguaren kalitatea hobetzeko programak eta pizgarriak bultzatzeko konpromisoa hartzen du, besteak beste, soldata-arrakala eta prekarietatea murriztera bideratutakoak, kontratu mugagabeak sustako baitituzte. Gizarte Segurantzaren babesa areagotzea eta istripu-tasa murriztea ere planteatzen dute, bai eta lanaren ikuskaritza sendotzea, lana eta familia bateragarri egitea sustatzea, gizarte-elkarrizketaren eta lan-harremanen esparrua sendotzea eta partaidetza-eredu inklusibo berri bat sustatzea ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa Arabako Foru Aldundia albisteak EUDEL albisteak