Ekonomia -

Krisia

Lan-erregulazioan dauden langileentzako laguntzak luzatu dituzte EAEn

Diru-laguntzak ekainean onartu zituzten, baina ordainketak urrian egingo dituzte, Lanbiden arazoak izan direlako.  

Langile bat ibilgailuak ekoizteko fabrika batean. Artxiboko argazkia: EFE
Langile bat ibilgailuak ekoizteko fabrika batean.
Langile bat ibilgailuak ekoizteko fabrika batean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aldi baterako lan-erregulazioan dauden eta urtean 20.000 euro baino gutxiago jasotzen duten behargintzako diru-laguntzak urtarrilaren 31 arte luzatuko dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Diru-laguntza horiek ekainean onartu zituzten, baina oraindik ez dituzte ordainketak egin, hainbat arazo izan dituztelako Lanbiden. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, urrian egingo dituzte ordainketak, atzeraeraginez.  

Espainiako Gobernuak aldi baterako lan-erregulazioak urtarrilaren 31 arte luzatzea erabaki ostean, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak –Eusko Jaurlaritza, patronala eta UGT eta CCOO sindikatuak- aipatu diru-laguntzak ematen segitzea ebatzi du.  

Ezinbestean, antolakuntza arazoengatik edo arrazoi tekniko eta produktiboengatik aldi baterako lan-erregulazioan dauden langileei zuzendutako laguntzak dira: % 50etik beherako lanaldia dutenek 100 euro jasoko dituzte; eta % 50etik gorako lanaldian daudenek, 150 euro.

Ezohiko laguntza horiek Lanbidek tramitatzen ditu Internet bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Langabezia Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak