Ekonomia -

Fiskalitatea

Rajoy-Urkullu bileretan ETA ez dela gai bakarra dio Basagoitik

EAEko PPko presidenteak baieztatu egin du bi buruzagiak hainbatetan batzartu direla aurten, "horietako asko, Madrilen".

Antonio Basagoiti, gaurko agerraldian. EFE
Antonio Basagoiti, gaurko agerraldian. EFE
Antonio Basagoiti, gaurko agerraldian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak baieztatu du Mariano Rajoy PPko buruak eta Iñigo Urkullu EAJko presidenteak bilerak egin dituztela, "normaltasunaren baitan", baina batzar horietan ez dutela bakarrik ETAz hitz egin gaineratu du.

El Pais egunkariaren arabera, "bi buruzagiak sei aldiz batzartu dira aurten, sekretuan, azkena uztailean, erakunde terroristaren amaiera oinarri".

Forum Europa gosarietan egindako adierazpenetan, Basagoitik baieztatu du bilerak egin dituztela: "Bai, egin dituzte, horietako asko Madrilen".

Basagoitiren esanetan, bera ere bildu da Urkullurekin "hainbat aldiz", baina ez bakarrik ETA hizpide.

"Akordio fiskal zabala"

Bestalde, EAEko PPko presidenteak eztabaida mahai bat sortzea proposatu die Patxi Lopez lehendakariari eta Iñigo Urkullu EAJko presidenteari, fiskalitatean "akordio zabala" lortzeko.

Basagoitik iragarri du harremanetan jarri dela bi burzagiekin, eta haiek esan diotela "aztertu" egingo dutela proposamena.

Hori horrela, eskaintza ez "arbuiatzeko" eskatu die. "PPk, EAJk eta PSE-EEk Euskadin aro ekonomiko berria hasteko aukera dute, "gehiengo politikoaren babesa izango duen akordio instituzional zabala sustatuta".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea