Ekonomia -

Defizita

Nafarroak % 2,2ko defizit tasa adostu du 2021erako

Aurrez, 2020rako zorpetze maila hitzartu zuten Foru Gobernuak eta Espainiako Gobernuak: % 2,6koa izango da.

Nafarroako Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egoitza. Argazkia: @noticiasgob_na
Nafarroako Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egoitza.
Nafarroako Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egoitza. Argazkia: @noticiasgob_na

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Estatuaren eta Nafarroaren arteko Hitzarmen Ekonomikoaren Koordinazio Batzordeak bilera telematikoa izan du gaur. Batzarrean 2021eko defizit eta zor tasak adostu dituzte bi administrazioek, Espainiako Gobernuak bi ekitaldi horietarako arau fiskalak ezohiko izaeraz bertan behera utzi ostean. Akordioa Europako Batzordeak onartutakoaren ildotik lortu dute, administrazio publikoei COVID-19aren pandemiaren aurka borrokatzeko behar den malgutasuna emateko helburuarekin.

Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, 2021erako % 2,2ko defizit tasa hitzartu dute. Aurrez, 2020koa adostu zuten biek: % 2,6koa.

"COVID-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioz diru-sarreren jaitsieraren eragina kontuan hartu du Espainiako Gobernuak", azaldu dute.

Nafarroako Gobernuak uste du "akordioak etorkizuneko erronkei heltzeko" balio duela. Dena dela, malgutasun horren aurrean, aurrekontuak "erantzukizunez eta zorroztasunez" osatzeko beharra azpimarratu du Maria Chiviteren gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua María Chivite Koronabirusa Nafarroako Aurrekontuak 2024