Ekonomia -
LAN GATAZKA
Greba mugagabea hasi dute Matriceria Deustoko eta GTSko langileek, itxieraren aurka
Beharginek manifestazioa egin dute lehen orduan, Zamudiotik aterata. Mobilizazioekin, Gestamp taldeak itxi nahi dituen bi lantegiak eta 230 kaleratzeak gaitzetsi nahi dituzte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Matricerias Deusto eta GTS lantegietako beharginek greba mugagabeari ekin diote gaur, Gestamp konpainiak Zamudion dituen bi lantegiak ixteko eta 232 langile kaleratzeko hartutako erabakiaren aurka.
Grebaz gain, mobilizazioak egingo dituzte. Hala, bi filialetako enpresa batzordeek deituta, manifestazioa egin dute, 07:00etan, Matricerias Deusto lantegitik abiatuta.
Mobilizazioekin, Gestampek asteazken honetan negoziazio mahaiaren lehen bileran berretsi zien itxiera errefusatu nahi dute. Urriaren 14an izango da negoziazio mahaiaren hurrengo bilera.
Sindikatuen esanetan, lantegien itxierak ez daude justifikatuta. Gaineratu dutenez, bi enpresetako langileek "engainatuta eta erabilita" sentitzen dira, baina borrokatzeko "animoz" daude.