Ekonomia -
Finantza-krisia
Euroaren erreskate fondoa handitzea errefusatu du Eslovakiak
60 diputatu ez dira Parlamentura joan, 55ek alde bozkatu dute eta bederatzik kontra. Bozketa zentsura-mozio batekin lotu zuten, ondorioz, Iveta Radicovaren Exekutiboak gehiengoa galdu du.
Erredakzioa
Finantza Egonkortasunerako Europako Fondoa (FEEF) handitzea errefusatu du astearte honetan Eslovakiako Parlamentuak Bratislavan. Bozketa zentsura-mozio batekin lotu zuten, ondorioz, Iveta Radicova lehen ministroaren zentro-eskuineko Gobernuak gehiengoa galdu du.
Ganbera Bakarreko Parlamentua osatzen duten 150 diputatuetatik 60 ez dira bozketara joan, 55ek alde bozkatu dute eta bederatzik kontra.
Datozen egunetan bozketa berri bat egingo dute gai berdinaren inguruan. Izan ere, Nazioarteko Itun bat denez Eslovakiako Konstituzioak bigarren aukera bat ematen du.
Ordurako fondoa handitzea onartuko dute, izan ere, oposizioko sozialdemokratek FEEF babestuko dutela iragarri dute dagoeneko, beti ere Radicovaren Gobernua erortzen bada.
Bozketa zentsura-mozio batekin lotu zuten, ondorioz, Radicovaren Exekutiboak gehiengo parlamentarioa galdu du. SAS alderdi liberalak fondoa handitzea arbuiatu du.