Ekonomia -
Ebazpena
Hegaldia bertan behera utzita, kalte-ordaina eskatu dezake bidaiariak
Horrez gain, hegazkina aireratu denean baina, helbidera heldu aurretik, aireportu berdinera itzuli egiten bada, bidaiariak kalte ordainak eskatu ahal izango ditu, Europar Batasunaren arabera.
Erredakzioa
Europar Batasuneko Auzitegiaren arabera, hegaldi bat bertan behera gelditzen denean, bidaiariak "kalte ordain moralak" eskatzeko eskubidea izango du, zenbait kasutan.
Legeak aurreikusitako "laguntza osagarrietan" sartuko litzateke, epaitegi berdinaren arabera.
Horrez gain, hegazkina aireratu denean baina, helbidera heldu aurretik, aireportu berdinera itzuli egiten bada, bidaiariak kalte ordainak eskatu ahal izango ditu. Air France konpainiaren eta hiru familien arteko eztabaidaren harira, Europar Batasuneko Auzitegiak bere iritzia eman du gaur. Hiru familia horiek Parisen hartu zuten hegaldia, Vigora joateko asmoarekin.
Aurreikusitako orduan aireratu bazen ere, Charles de Gaulle aireportura bueltatu behar izan zen, hegazkinak izan zuen arazo tekniko baten ondorioz.
Bidaiari batzuk hurrengo eguneko hegaldi batean sartu bazituzten ere, familia hauek Oportotik Vigora taxiz joan behar izan ziren.