Ekonomia -
Goi-bilera Parisen
G20ak neurriak exijitu dizkio Europari, krisia munduan ez zabaltzeko
Bileraren osteko komunikatuan, G20ak azpimarratu egiten du Nazioarteko Diru Funtsak Europako herrialdei laguntzeko "baliabide egokiak" eduki beharko dituela.
Erredakzioa
Euroguneko krisia gainditu eta mundu osora zabaltzeko konpromisoa agertzeko eskatu die G20ak Europako herrialdeei.
Finantza ministroen bilera larunbat honetan amaitu da Parisen eta parte-hartzaile nagusiek argi utzi dute Europarrek erabakitzeko kemena agertu behar dutela oraindik, nahiz eta dagoeneko zenbait aurrera pauso antzeman dituzten.
Kemen hori Europar Batasunak urriaren 23an egingo duen goi-bileran agertu beharko dute, G20aren liderrek Cannesen, Frantzian, azaroareb 3an eta 4ean izango duten goi-bileraren atarian.
Bileraren osteko komunikatuan, G20ak azpimarratu egiten du Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) Europako herrialdei laguntzeko "baliabide egokiak" eduki beharko dituela. Hala ere ezin izan dute adostasunik lortu NDFren botere banaketa berriaren inguruan eta erabakia Canneseko bilera arte atzeratu dute.