Ekonomia -

Krisi ekonomia

Philipsek 4.500 lanpostu murriztuko ditu mundu mailan

Holandako nazioarteko enpresa honek % 85 gutxiago irabazi du azken hiruhilabetean. Gastuak murrizteko plan honi esker, 800 milioi euro aurreztuko ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Philips Holandako nazioarteko enpresak 4.500 lanpostu murriztuko ditu, haietariko 1.400 lanpostu Holandan bertan, gastuak murrizteko plan orokor baten barnean, konpainiak astelehen honetan jakitera eman duenez.

Azken hiruhilabetean Philipsek 76 milioi euroko mozkinak izan ditu aurreko urtearekin alderatuta, % 85 gutxiago. 2011ko lehen hiruhilabeteetako konpainiaren salmentak 5.394 milioi eurokoak izan ziren, 2010ko epe berdinean baino % 1,2 gutxiago. Ustiapen gordinaren emaitzari dagokionez, 368 milioi euro egin zituen, iazko emaitzekin alderatura, % 43,1eko beherakada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea