Ekonomia -

FORONDA

Ryanairrek Alacant eta Gasteiz arteko bidea egingo du abenduaren 1etik aurrera

Konexio berriak bi frekuentzia izango ditu astean. Ramiro Gonzalezen arabera, ibilbide berria "oso positiboa" da Arabako aireportuan "konfiantza" erakusten duelako.

Forondako aireportua.
Forondako aireportua.
Forondako aireportua.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ryanair airelineak lau ibilbide berri egingo ditu abenduaren 1etik aurrera Estatuan. Horietako bat Alacant eta Gasteiz artean izango da eta astean bi frekuentzia izango ditu.

Kostu txikiko airelineak abenduan lau konexio berri irekitzea erabaki du, Espainiako kontsumitzaileen eskariak gora egin ostean.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiaren hitzetan, konpainiak iragarritako ibilbide berria "oso positiboa" da Arabako aireportuan "konfiantza" erakusten duelako.

Gonzalezek azaldu duenez, Arabako Foru Aldundiaren helburua Forondatik jarduten duten konpainien eta helmugen eskaintza handitzea da,  hegazkingintzak koronabirusa dela eta egoera zaila bizi arren.

Diputatuaren arabera, Arabako aireportua bultzatzeaz arduratzen den VIA elkartearen baitan, lehiaketa berri bat prestatzen ari dira, “oraindik zehazteke" dagoen nazioarteko helmuga berri batera zabaltzeko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Gasteizko Aireportua Valentziako Erkidegoa