Ekonomia -

Politika fiskala

LABek itun politiko eta sozial bat proposatuko dio Aldundiari

Sindikatu abertzaleak iragarri duenez, "politika fiskala erreformatzeko" itun bateratu bat proposatuko dio datorren ostiralean Bilduren eskuetan dagoen Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari orokorrak jakitera eman duenez, "politika fiskala erreformatzeko eta erakundeek sustatu beharreko neurri fiskalak adosteko itun politiko eta sozial bat" proposatuko dio Bilduren eskuetan dagoen Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Etxaidek Gipuzkoako Aldundiak alor fiskalean egindako planteiamendua baloratu du. Honen esanetan, "berritzailea da atal fiskalean erabakiak hartzeko gaitasuna duen arduradun batek sindikatuek eta eragile sozialek aspalditik eskatutakoaren norabidean doan proposamena egitea". "Politika beste era batera egiteko aukera da", azpimarratu.

LABek proposatutako neurrien artean Elkarteen gaineko Zergetan urteetan egindako beherapenak eta dedukzio "oparoak" bertan behera uztea dago.

Fiskalitatean Patxi Lopezek egindako planteiamenduari buruz galdetu diote Etxaideri. Honen arabera, "benetako eztabaida eraginkorra Aldundiek egiten dute, bertan alor fiskalari buruz bwertan hartzen direlako".

Etxaideren esanetan, "horretarako gaitasunik izan gabe auzi honen buruzagi izaten saiatzen ari da lehendakaria; ez dakigu bere lekua bilatzekoa izango ote den, ala dagokion paper bat betetzen nahiz politika mediatikoa egiten saiatzen ari den". LABeko idazkariak gaineratu duenez, "guztiok dakigu hauteskundeak heltzear daudela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea