Ekonomia -
Murrizketen kontrako protestak
Greziak 48 orduko greba orokorra bizi du
Lurraldeko jarduera ekonomikoa erabat geldiarazi du sindikatuek deitutako lanuzteak. Manifestazioak deitu dituzte Atenas erdigunean.
Erredakzioa
Lurraldeko jarduera ekonomikoa guztiz geldiarazi du bi egunetako greba orokorrak, baita aire eremukoa ere.
Hala ere, aire kontrolatzaileek atzo jakinarazi zutenez, eurek 12 orduko lanuztea egingo dute, eta ondorioz, 300 hegaldi gelditu dira bertan behera.
Murrizketa neurri berrien kontra deitu dute sindikatuek 48 orduko lanuzte orokorra.
Hala ere, aire kontrolatzaileek atzo jakinarazi zutenez, eurek 12 orduklo lanuztea egingo dute, eta ondorioz, lurralde osoan 300 hegaldi gelditu dira bertan behera.
Murrizketa neurri berrien kontra deitu dute sindikatuek 48 orduko lanuzte orokorra. Diru-sarreren eta pentsioen murrizketen eta zerga berrien kontrako haserrea erakutsi nahi dute greziarrek. Besteak beste, funtzionarioen kaleratzeak eta sektore pribatuko soldata murrizketak salatu nahi dituzte. Greziak defizita % 10,6 gutxitzeko eta Barne Produktu Gordina 2010ean % 8,5ean kokatu ahal izateko hartu berri dituen murrizketa neurrietako batzuek dira horiek.
Parlamentuak ostegunean onartu beharko du neurri horiek indarrean jartzeko lege proiektua, datozen 27 hilabeteetan 7.100 milioi euro gehiago bildu ahal izateko.
Sindikatuek bi manifestazio handi deitu deitu dituzte Atenas erdigunean eta Poliziak hesiak jarri ditu Parlamentuaren inguruan, manifestariek gune horretan biltzeko asmoa dutelako.
Industria, hezkuntza, arkeologia guneak eta museoak, bankuak, ministeritzak, auzitegiak eta zerbitzu publikoak erabat geldituta daude lanuztea dela eta.