Ekonomia -
Osoko Bilkura
Enpresa publikoetako goi-karguei dietak kentzea erabaki du Nafarroak
Horrez gain, elkarte hauetako gerenteek jasoko dituzten ordainsariak arautzea ere erabaki du Nafarroako Gobernuak.
Erredakzioa
Enpresa publikoetako goi-karguei dietak kentzea erabaki du gaur goizean Nafarroako Gobernuak, 2012. urteko Aurrekontuak onartzen ez diren arte.
Horrez gain, elkarte hauetako gerenteek jasoko dituzten ordainsariak arautzea ere erabaki du Nafarroako Gobernuak. Iragan astean, Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak eta Alvaro Miranda Ekonomia presidenteordeak dieta horiek kobratzeari uko egin zioten. Ordainsari horiei esker, soldata bikoiztu egiten zutela argitaratu zuten zenbait hedabidek.
Nafarroako Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez, oraindik ez dakite neurri honek izango dituen ondorio ekonomikoak, urtea bukatu bitartean enpresa publiko ezberdinek egingo dituzten bileren araberako diru-kopurua izango baita.
Bestalde, PSNk ekimen berri bat aurkeztuko du, dietak soldataren % 10ª gainditu ez dezaten. Proposamen horri buruz, Nafarroako bozeramaileak esan du Gobernuak "adituei" bidaltzea erabaki egin duela.