Ekonomia -
Egoera ekonomikoa
Adegi: '2012. urtea zaila izango da Gipuzkoako enpresentzat'
Eskariak gora egiten hasi badira ere, beste atzeraldi baten beldur da Adegi. Gauzak horrela, harmonizazio fiskala "berebizikoa" izango dela adierazi dute.
Erredakzioa
Adegi Gipuzkoako enpresarien elkarteak esan du 2012. urtea "zaila" izango dela Gipuzkoako enpresentzat eta balitekeela urtearen hasieran "atzeraldirik" egotea. Adegiren ustez, 2011. urtea Gipuzkoako Barne Produktu Gordinaren hazkundearekin itxiko dute (% 0,6).
Eskariak gora egiten hasi badira ere, beste atzeraldi baten beldur da Adegi. Gauzak horrela, harmonizazio fiskala "berebizikoa" izango dela adierazi dute. Adegik esan duenez, Aldundiarekin batzartu egin dira dagoeneko.
Eduardi Zubiaurre Adegiko presidenteak, Jose Miguel Ayerza idazkari orokorrak eta Patxi Sasigain lehiakortasun arduradunak agerraldia egin dute gaur Donostian, Gipuzkoako enpresen egoeraren inguruan egindako txostena aurkezteko.
Adegik Lurralde Historikoen arteko harmonizazio fiskala eskatu du eta, hori egiten ez bada, eta Araban eta Bizkaian fiskalitate ezberdina ezartzen badute, Gipuzkoako lehiakortasunak "kalteak" jasoko lituzkeela gaineratu du.
Enpresei galdetu ondoren, egoera "zaila" aurreikusi du Adegik. Enpresen konfiantzak behera egin duela jakinarazi dute, eta 2012rako enplegu galerak aurreikusi dituzte. Horregatik, Adegik "ezinbestekotzat" jo du harmonizazio fiskala lortzea.
Gipuzkoan, salmenta eskaerak zertxobait gora egin duela azaldu du Adegik, baina enpresen konfiantzak nabarmen egin du behera. Barne Produktu Gordina % 0,6 igoko da 2011an eta iaz ez zen ezer hazi.