Ekonomia -

LEP

Hezkuntza Sailak 3.200 plaza banatuko ditu lan eskaintza publikoen bitartez

Bildarratzek esan du hori dela legegintzaldi honetarako duen asmoa, irakasleei egonkortasuna emateko eta behin-behinekotasuna gutxitzeko.

Irakasle bat eskola ematen. Argazkia: pexels.com
Irakasle bat eskola ematen. Argazkia: pexels.com
Irakasle bat eskola ematen. Argazkia: pexels.com

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntza Sailak legegintzaldi honetarako dituen asmoen artean, 3.200 plaza banatu nahi ditu lan eskaintza publikoen bitartez, irakasleei egonkortasun handiagoa emate aldera.

Horixe jakinarazi du Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian. Bere Sailak lau urteotan dituen asmoen berri eman du, eta aitortu du COVID-19ak agerian utzi duela hezkuntza eredua hobetzeko lanean sakondu beharra dagoela.

Pandemiaren egoeraren aurrean irakasleak eta zuzendariak egiten ari diren esfortzua eskertu, eta azpimarratu du eskolek aurrez aurreko irakaskuntzarako "leku seguruak" direla erakutsi dutela.

Lan eskaintza publikoen bidez banatuko dituzten 3.200 plazen inguruan, esan du bere lehentasuna irakasleei egonkortasuna ematea dela, eta esfortzu bat egitea behin behinekotasuna murrizteko.

Etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta sistema garai berrietara eguneratzeko euskal Hezkuntza Lege berri bat egiteko elkarrizketaren eta adostasunaren alde egin du, ikasketa "malgua, pertsonalizatua eta eleanitza" sustatzen duen eskola bat eraikitzeko.

Aukera berdintasunean oinarritutako hezkuntza defendatu du. Horren harira, iragarri du urtero 100 milioi euro emango dituztela laguntzetan eta beketan, eta garraio eta jangela zerbitzuak hobetuko dituztela.

Zentroei dagokienez, horien autonomia indartzeko pausoak emango omen dituzte, bakoitza dagokion hezkuntza komunitatera egokitzeko.

Era berean, zentro guztiek digitalizazio plana eta ikasleari zuzendutako irakaskuntza plataforma propioa izatea jarri du helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal Eskola Publikoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Lan Eskaintzak Irakasleen albisteak