Ekonomia -

Finantza-krisia

Moody's agentziak Euskadiren kalifikazioa jaitsi du

Agentziak beste hainbat erkidegoren nota jaitsi du. Jaitsiera handiena Gazte-Mantxari egin dio, haren zorra 'zabor bonu' mailan utzi baitu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako bederatzi erkidegoren epe luzerako zorraren kalifikazioa jaitsi du gaur Moody's agentziak. Gainera, EAEko bi probintzien eta bost enpresa publikoren kalifikazioak koska bat edo bi jaitsi ditu agentziak, perspektiba negatiboarekin.

Gaztela-Mantxa, Euskadi, Extremadura, Galizia, Madril, Katalunia, Andaluzia, Gaztela eta Leon, Murtzia eta Valentziaren kalifikazioa jaitsi du agentziak, kasu guztietan perspektiba negatiboarekin. Aurrekontuetako desoreka eta likidezia falta argudiotzat erabili ditu Moody'sek.

Horrela, Gaztela-Mantxako zorraren kalifikazioa bost koska jaitsi du arriskuak neurtzeko agentziak, A3tik Ba2ra, Moody'sen komunikatuak azaldu duenez.

Valentziak eta Kataluniak notarik eskasenak dituzten hurrengo erkidegoak dira. Valentziaren kalifikazioa A2tik Baa2ra jaitsi du agentziak, eta Kataluniarena Baa1etik Baa2ra. Bi kasuetan presio ekonomikoek eragina izan dutela onartu du Moody'sek, baina Kataluniaren egoera "egonkortu" egingo dela uste du, Generalitateak kostuak murrizteko hartutako neurriei esker. Horrela, Kataluniak datozen urteetan defizitaren helburua lortu ahal izango duela uste du agentziak.

Bestalde, Murtzia A2tik Baa1era jaitsi da; Andaluzia eta Gaztela eta Leon Aa3tik A2ra; Extremadura, Galizia eta Madril Aa2tik A1era; eta Euskadi Aa3tik Aa1era.

Gainera, Espainiako bost bankuren kalifikazioa jaitsi du Moody'sek, Espainiako Aurrezki-kutxen Konfederakundearena (CECA) barne.

Horrela, Banco Santander, BBVA, CaixaBank , La Caixa eta CECA entitateen kalifikazioa jaitsi du agentziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea