Publizitatea
Itxi

2020/10/30

10:50

Ekonomia

Elkarrizketa Radio Vitorian

Tapia: "Pertsonen osasuna bermatu beharra dago lanera joan ahal daitezen"

eitb.eus

Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako sailburuak adierazi du Jaurlaritzaren lehentasuna bigarren olatua gelditzea dela, baina jarduera ekonomikoa eten gabe.

  • Arantxa Tapia. Argazkia: Radio Vitoria

    Arantxa Tapia. Argazkia: Radio Vitoria

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"Osasuna eta ekonomia txanpon beraren bi aldeak dira". Horixe adierazi du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikorako sailburuak Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan, eta azpimarratu du beharrezkoa dela jarduera ekonomikoari ahal den neurrian eustea: "Ez edonola, baina bai ahal den neurrian eutsiz, bestela ezingo dugu oreka soziala bermatu".

Tapiaren arabera, nahitaezkoa da oreka aurkitzea: "Jarduera ekonomikoa bai, baina pertsonen osasuna bermatuta. Bestela esanda, pertsonen osasuna bermatu beharra dago lanera joan ahal daitezen".

Balizko konfinamendu baten aurrean, Arantxa Tapiak esan du Frantzian edo Alemanian egiten ari diren bezala egin beharko litzatekeela, "hezkuntzari eta ekonomiari eutsiz, jarduera ekonomikoak aurrera jarrai dezan".

Bestalde, Garapen Ekonomikorako sailburua dieselari zerga berezi bat jartzearen kontra agertu da, "automobilgintza sektoreari eta baliabide gutxien dituzten familien ekonomiari kalte" egingo liokeelako. EAJk Kongresuan duen taldeak iritzi horixe plazaruko omen du Estatuko aurrekontuak negoziatzeko mahaian.

(Radio Vitoriaren albistea, eitb.eus-en itzulia)

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena