Ekonomia -

Zergak

161 enpresak 451 milioi euroko zorra dute Bizkaiko Ogasunarekin

Iurbenor Prmociones S.A. da zor handiena duena, 52,29 milioi eurokoa hain zuzen ere; eta Moldis Echarro S.L.k 20,4 milioi euro zor ditu.

Bizkaiako Ogasuna. Argazkia: EiTB
Bizkaiako Ogasuna. Argazkia: EiTB
Bizkaiako Ogasuna. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

161 enpresak 451.416.277 euroko zorra dute Bizkaiko Aldundiarekin, 2019ko abenduaren 31ak Ogasunari milioi bat euro baino gehiago zor zioten enpresen zerrendan agertzen denez.

Bizkaiko Aldundiak argitara emandako zerrenda hori zerga iruzurrari aurre egiteko eta herritarren artean "kontzientzia fiskala indartzeko" neurrietako bat da.

Zerrenda horren arabera, Iurbenor Promociones S.A. da zor handiena duena, 52.29 milioi eurokoa, eta horren atzetik daude Moldis Echarro S.L., 20,4 milioireki,n eta Abaroa S.A., 17 milioirekin.

Baensa eta Eroste S.L. ere 10 milioi eurotik gorako zorrarekin daude, 11,4 eta 10,3 milioi eurorekin hain zuzen ere.

Kopuru handienak zor dituztenen artean daude, erea berean, Industrias Domesticas (10 milioi), PV Nueva Promotora 2005 S.L. (8,3), SPM del Montesa (8,2), Saic & Sonda Asociados S.L. (8,7), Edesa Sociedad Cooperativa (5,48), Esabe Vigilancia S.A. (6,6), Hierros Abelleira S.L. (5,6) eta Mecanica de La Peña (5,1).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak