Ekonomia -

Patronalaren eskaera

CEOEren proposamena XIX. mendekoa dela iritzi dio Lan Ministerioak

Bidegabeko kaleratzea merkatzea, negoziazio kolektiboaren balioa gutxitzea edota grebarako eskubidea ahultzea "patronalaren betiko aldarrikapen zaharrak" direla esan du Estatuko Enplegu idazkariak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mari Luz Rodriguez Estatuko Enplegu idazkariak,  CEOEk azaroaren 20ko hauteskunde orokorrei begira aurkeztutako proposamenak "XIX. mendeko lan eskubideetara XXIekoaetara baino gehiago hurbiltzen" direla adierazi du.

Rodriguezen aburuz, bidegabeko kaleratzea merkatzea, negoziazio kolektiboaren balioa gutxitzea eta grebarako eskubidea ahultzea "patronalaren betiko aldarrikapen zaharrak" dira.

Estatuak bidegabeko kaleratzeen kalte-ordainen zati bat ordain dezala eskatuz patronalak egin duen proposamenaren inguruan`, Rodriguezek Gobernuak egindako lan erreforman alor horretan esfortzu bat egin zuela esan du, baina aldi baterako bakarrik zela adierazi du eta kaleratze justifikatuengatik.

Dena dela, patronalaren proposamenak errespetatzen dituela adierazi du eta orain alderdi politikoek erabaki beharko dutela hauteskunde programan jaso ala ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea