Ekonomia -

Merkataritza eta turismoa

3.000 denda inguru atxikiko dira Euskadi Bono Dendara

Establezimenduen % 50ek bat egingo dute ekimen horrekin Bizkaian, % 39k Gipuzkoan eta % 10ek Araban.

Pertsona bakoitzak lau bonu lortu ahalko ditu gehienez. Argazkia: EFE
Iruñeko denda bat.
Pertsona bakoitzak lau bonu lortu ahalko ditu gehienez. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ia 3.000 denda inguru atxikiko dira Euskadi Bono Denda ekimenera. Ekimen honek gertuko dendetan kontsumoa handitzea du helburu, koronabirusaren ondorioak arintzeko.

Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak osteguneko kontrol saioan azaldu zuenaren arabera, urriaren 30ean amaitu zen enpresek egitasmo honi atxikitzeko epea, baina “jasotako eskaera kopuru handia ikusita” epe hori bi egun luzatu zuten.

Sailburuak zehaztu zuenez, guztira 966.250 bonu egongo dira eskuragai; horietako 500.000 merkataritzara zuzenduta egongo dira eta gainerakoak (466.250) turismo eta ostalaritzara bideratuko dituzte.

Merkataritzarako bonuekin, 10 euroko deskontua egingo dute 30 eurotik gorako erosketa bat eginez gero, eta pertsona bakoitzak, gehienez ere, lau bonu lortu ahalko ditu; gehienez lortu ahalko duen deskontua, beraz, 40 eurokoa izango da guztira.

Horiek finantzatzeko moduari dagokionez, horretarako behar den diru guztiaren % 64 Eusko Jaurlaritzak jarriko du. Turismoa bultzatzeko bonuetan bi milioi euro inbertituko ditu, eta merkataritzari laguntzeko bonuetan, berriz, 3,7 milioi. Jaurlaritzaren kalkuluen arabera, horri esker 26 milioi euro jarriko dira zirkulazioan.

Susana Corcuera legebiltzarkide sozialistari erantzunez, Hurtadok azaldu du Bizkaian atxiki direla establezimendu gehien, ekimen honetara batu diren establezimenduen % 50 (1.500) bertakoak baitira; Gipuzkoan eta Araban, berriz, % 39 (1.550) eta % 10 (327) atxiki dira, hurrenez hurren.

“Hau da egiten ari garena, baina ez gara hemen geratuko”, adierazi du Hurtadok. Honekin batera, neurri gehiago hartu beharko dituztela aurreratu du, eta bere departamentuak pandemiari aurre egiteko 30 milioi euroko laguntzak sustatu dituela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Turismoa Euskadi Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Jatetxeak Tabernak Merkataritza Koronabirusa Bizkaiko Foru Aldundia albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak Arabako Foru Aldundia Dirulaguntzak