Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Merkelek 'maileguetatik bizitzeari' uzteko esan die Europako bazkideei
Alderdi Demokristauako emakumezkoen ekitaldi batean Alemaniako kantzilerrak ohartarazi duenez, "duguna baino gehiago gastatzeari utzi behar diogu".
Erredakzioa
Euroguneko hainbat herrialdek pairatzen ari diren aurrekontu eta zor krisia kontuan hartuta, "maileguetatik bizitzeari" uzteko exijitu die Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Europako bazkideei. "Duguna baino gehiago gastatzeari utzi behar diogu", azpimarratu du Merkelek Wiesbadenen (Alemaniako erdigunean), Alderdi Demokristauako emakumeekin izandako ekitaldi batean.
Alemaniako Gobernuko buruzagiak nabamendu duenez, hau ez da baliogarria Alemaniarentzat bakarrik, nazioarteko demokrazia guztientzat baizik. Honek azaldu duenez, orain arte Alemaniak "nahiko ongi" saihestu du krisia.
Hala ere, aurrekontuei aurre egiteko Estatuaren zorpetze berriak Merkel kezkatu du. "Zorra galgatzeko hazkunde ekonomikoa lortzea da orain garrantzitsuena", azpimarratu du.
Merkelen esanetan, Europa ez da jada hazkundean dagoen merkatu bat eta munduarentzat Alemania interesgarria da bakarrik "besteek egin ezin ditzaketen produktuak ekoizten dituelako".