Ekonomia -

Goi-bilera Bruselan

Sarkozy: 'Espainia ez dago jada krisiak gehien mehatxatutakoen artean'

Europar Batasuna (EB) asteazkenean berrirobildukoda krisiaren kontrako osoko plana adosteko asmoarekin.

Sarkozyk bere oniritzia eman dio Espainiak egindako ahaleginari. Argazkia: Efe.
Sarkozyk bere oniritzia eman dio Espainiak egindako ahaleginari. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainia euroguneko arazo ekonomiko eta finantzieroen lehen lerrotik kanpo dagoela adierazi du Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak, eta hori Jose Luis Rodriguez Zapatero presidentearen Gobernuak egindako "ahalegin handiei" esker izan dela gaineratu du.

Jose Luis Rodriguez Zapaterojaunaren Gobernuaren ahaleginei eta Mariano Rajoy oposizioburuaren erantzukizunari esker, ez dago arazoak dituzten herrialdeen taldean" esan du Sarkozyk Bruselan, Angela Merkel kantziler alemaniarrarekin batera emandako prentsaurrekoan.

Frantziako presidenteak egindako adierazpenak Merkelek ostiralean egindakoen ostean atera dira. Merkelek Espainiari eta Italiari ahalegin gehiago egiteko eskatu zizkien zorra murrizteko.

Beste goi-bilera bat, asteazkenean

EBk akordio bat lortzea espero du osteguneko goi-bileran. Bertan zor subiranoaren krisiari aurre egiteko osoko plana adostea espero dute, Europako bankuen birkapitalizazioa, erreskate funtsen sendotzea eta Greziaren bigarren erreskatean sektore pribatuak izan behar duen erantzukizuna ezartzearekin batera.

Herman Van Rompuy Europako Batzordeko presidentearen arabera, akordio horrek oraindik konpontzeke dauden gauza guztiak bildu beharko ditu. Ondorioz, erreskate funtsaren inguruan adostasunik ez bada, birkapitalizazioaren gaia ez dute jorratuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea