Ekonomia -

Nafarroako aurrekontuak

Nafarroako Gobernuak ondarearen gaineko zerga berrezarriko du

Bestalde, higiezinen kapitalaren errentei presio fiskala puntu bat igoko zaie.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak ezohiko bileran onartu du gaur 2012rako aurrekontuen aurreproiektua. Gastua % 2,95 gutxitzea aurreikusi dute, ondarearen gaineko zerga berrezarriko dute, higiezinen kapitalaren errentei presio fiskala puntu bat igoko zaie eta 440 euroko laguntza kendu egingo dute zati batean.

Ekonomiako kontseilariak, Alvaro Mirandak, prentsaurrean esan du sail guztiek izango duten gastu osoa 3.711 milioi eurotakoa izango dela, eta hauei gastu finantzieroi dagokien 23,5 gehitu behar zaizkie.

Kopuru honekin, osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte politiken zerbitzuak mantenduko direla esan dute; kopuru osoaren % 51,2.

Bestalde, ekonomia eta enplegua suspertzea nahi dute eta horretarako 280,3 milioiko inbertsioak aurreikusi dituzte, horietatik 134 AHTarentzat. Hau guztia, defizitak Nafarroako BPGaren % 1,3a ez gainditzeko helburuarekin.

Diru sarreren inguruan, 700.000 eurotik gora ondarearen gaineko zerga berreskuratuko dela esan du Mirandak, ohiko etxebizitzako 300.000 kenduta. 5.000 zergaduni eragigo die neurriak. Higiezinen kapitalaren errenten zerga % 18tik % 19ra igoko da denentzat, eta 440 euroko diru-laguntza soilik 9.100 eta 12.000 euro bitarteko errenta garbiak dituztenentzat soilik mantenduko da; 120.000 deklaratzaile.

Gastuari dagokionez, pertsonalekoa mantendu egingo dela esan du, eta zentzu honetan abenduko aparteko paga urtarrilera atzeratuko denik ukatu du. Herri erakundeei ohiko transferentziak % 2 baino pixka bat gutxiago jaitsiko dira. Kapitalaren transferentziak %18 jaitsiko dira, horien artean, enplegu eta inbertsiorako lagntzak, krisiarengatik gutxiago eskatzen direla esan du Mirandak.

Hala ere, krisiaren aurkako beste neurri fiskal batzuk mantenduko dira. Autonomo eta enpresa txiki eta ertainentzat inbertsioen amortizazio bizkortzailea, eta Inbertsioetarako Erreserba Berezirako 150.000tik 90.000rako merkealdia, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea