Itxi

2020/11/12

10:03

Ekonomia

LAN-GATAZKA

Arbitrajea eskatu du Jaurlaritzak Bilboko Portuko zamaketarien grebaren aurrean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Tapiaren hitzetan, "akordioa bilatu behar da, bai ala bai", eta egoera horrek aspalditik "portuko hinterland osoko enpresa askori" eragiten diela azpimarratu du.

  • Bilboko Portua.

    Bilboko Portua: Argazkia: IREKIA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak arbitrajea eskatu du Bilboko Portuko zamaketarien grebaren harira, gatazkako bi aldeak konponbidea aurkitzeko gai ez badira, eta "akordioa bai ala bai" bilatu behar dela adierazi du.

Onda Vascan egindako elkarrizketa batean, Tapiak esan du aspalditik egoera horrek "enpresa askori" eragiten diela, "ez soilik euskal enpresei, baizik eta Portuko hinterland osoari, eta beharrezkoa da arbitrajea".

Bere ustez, "onena borondatezko arbitrajea izatea izango litzateke, bi aldeek eskatzea eta konponbidea borondatez onartzea". "Merkantziek, gure enpresek, esportatzen jarraitzeko modua aurkitu behar dugula uste dut, behar duten merkantzia ekarriz eta euren jarduerarekin aurrera jarraituz", gaineratu du.

Sailburuaren hitzetan, ez da ulertzen gutxieneko zerbitzuakez mantentzea eta horrek "berez oso kaltetuta dagoen ekonomia gehiego kaltetzea dakar". "Grebarako eskubidea ez dugu zalantzan jartzen, baina bizi dugun une honetan (COVID-19aren pandemiak eragindako krisia), gutxieneko zerbitzuak mantendu egin behar dira eta akordioa bai ala bai bilatu behar da", adierazi du.

Bi aldeen artean akordioa lortzeko gaitasunik ez badago, Arantxa Tapiak uste du arbitrajea "eztabaidatzeko eta irtenbide hori aurkitzen saiatzeko modua" dela, "beste sektore batzuetan eta beste esparru batzuetan lortu den bezala".

"Arbitrajea beharrezkoa da zamaketarien greban. Gure enpresek esportatzen jarraitzeko modua aurkitu behar dugu. Ez da ulertzen egungo egoera ekonomikoan gutxieneko zerbitzuak ez betetzea", adierazi du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;