Itxi

Ekonomia

Estatuko aurrekontuak

Aurrekontuen edukiari eman dio garrantzi handiagoa EH Bilduk, babestu dituenari baino

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Matutek argi utzi du aurrekontu horiek "eredu neoliberalaren" aldaketan aurrera egiteko "lehen urratsa" direla, eta ezker abertzaleak prozesu horretan parte hartu nahi duela.

  • Oskar Matute, EH Bilduk Kongresuan duen bozeramailea

    Oskar Matute, EH Bilduk Kongresuan duen bozeramailea. Argazkia: EFE

EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaile Oskar Matutek 2021eko Estatuko aurrekontu nagusiak babesteko hartutako erabakiari buruzko azalpenak eman ditu ostegun honetan, eta zera adierazi du: "Edukiari garrantzi gehiago eman diogu, kontuak babestu dituzten alderdiei baino".

Aurrekontuei osoko zuzenketak aurkezteko egindako eztabaida saioan, Matutek aurreratu du betoei uko egingo diela, ez dutelako aurrekontuak atzeratzerik nahi.

Zentzu horretan, EH Bilduko bozeramaileak argi utzi du kontu horiek "eredu neoliberalaren" aldaketan aurrera egiteko "lehen urratsa" direla, eta ezker abertzaleak prozesu horretan parte hartu nahi duela, "modu bateratuan".

Halaber, hobetu beharreko zenbait kontu jarri ditu mahai gainean: zerbitzu publikoak indartzea, "bereziki, osasuna eta hezkuntza", emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eza desagerraraztea eta trantsizio ekologikoan "azkarrak" izatea, besteak beste.

Horrez gain, eredu fiskala aldatzea jarri du lehentasunen artean, alegia, "gehiago duenak gehiago ordaindu behar izatea". Horretarako, soldata handiak dituztenei pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga igotzea eta sozietateen gaineko zergaren kenkariak jaistea proposatu du.

Nolanahi ere, esan du aurrekontuak aurrerago etorriko diren neurri sozial guztien abiapuntua direla.

Mendia: "Ona da EH Bildu inplikatzea"

PSE-EEko idazkari nagusi eta Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde Idoia Mendiaren iritziz, ona da EH Bildu Espainiaren gobernagarritasunean inplikatzea. "Horixe da ETAren garaietan eskatzen zitzaiena, politika egitea", zehaztu du.

Legebiltzarrean sartu denean, EH Bilduk 2021eko Estatuko aurrekontu orokorrak babesteko hartutako erabakiari buruz galdetu diote Mendiari. Atzokoan ere, horri buruz jardun zuten alderdi espainiarrek, eta Podemosek erabakia "albiste ontzat" jo bazuen ere, PPk eta Voxek gogor kritikatu zuten koalizio abertzalearen jarrera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena