Ekonomia -
Europako Batzordea
Euroarentzako komisario bat eta ekonomia plan berria iragarri dute
Olli Rehn izango da "euroan espezializatua". Honen atzean, "desorekaren tranpan berriro ez erortzeko" borondatea egon da, adierazi du Van Rompuyk.
Redacción
Europar gobernu ekonomikoaren errefortzu plana aurkeztuko du Europako Batzordeak hurrengo asteetan. Horren arabera, Olli Rehn izango da Euroan espezializatutako pertsona, moneta bakarreko kideen erabakiak kontrolatuko dituena.
Horrela adierazi du Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak Europako Parlamentuko bilkuran. Egunsentian Europar Batasunak eta euroguneak hartutako erabakiak azaltzeko egin da bilera eta bertan ere izan da Herman Van Rompuy Europako Batzordeko presidentea.
Barrosok datorren asteetan gobernantza ekonomikoan sakontzeko plana aurkeztuko duela adierazi du, batasun ekonomikoa lortzeko tresna berri bezala, dagoeneko finkatuta dagoen moneta bakarraz gain.
Rehn "euroan espezializatutako" komisario bat izango da eta orain dela urte bat baino gehiago Bruselasek proposatutako gobernu ekonomikoaren sei neurrien barnean kokatzen diren aurrekontuen zaintze politiken koordinazioa hartu du bere gain.
Figura berri honen atzean, "desorekaren tranpan berriro ez erortzeko" borondatea egon da, adierazi du Van Rompuyk.
Herbereetako Corien Wortmann-Kool eurodiputatu liberalak "Mister Euro" izengoitia eman dio Rehneri eta, gainera, Europar Batzordeko presidenteorde berria (zazpigarrena) izango da.
Fiskalitate eta Iruzurraren kontrako Borrokaren komisarioak ere betebehar berri izango du, Eurostat bulegoaren datuen fidagarritasunaren zaindari izan beharko da. Herrialdeek euren datuak ez faltsutzea da helburua.
Gehien bat, Gobernuen pentsaeran aldaketa bat izatea bilatzen du Europar Batasunak, euren barne kudeaketan zein bere bizilagunei laguntzen. "Herrialde batean gertatzen dena albokoan eragina ez duela pentsatzea amaitu da", azpimarratu du Van Rompuyk.