Ekonomia -
Paraguaitik
Langabeziaren datu 'txarraren' erantzule sentitzen da Zapatero
Azkenengo gorakadaren ondoren ia bost milioi langabe izatea zorraren krisiaren ondorioa dela esan du presidenteak. Gainera, euroaren inguruko akordioak zalantza guztiak "uxatzea" espero du Zapaterok.
Erredakzioa
Langabeziaren azken datuak "oso txarrak" eta Europako zor subiranoaren krisiaren ondorioa direla adierazi du Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak. Zapaterok Bruselako eta G20aren azken akordioetan jarrita du egoera gainditzeko itxaropena.
Prentsaurreko batean adierazi duenez, "oso kezkatuta" dago EPA Biztanleria Aktiboaren Inkestak urteko hirugarren hiruhilekoan emandako datuengatik. Horien arabera, langabeen kopurua bost milioietatik oso gertu dago.
"Erantzule nagusia naizela sentitzen dut, behin baino gehiagotan esan dut hori; krisi honek eragin oso txarra izan du langabezian; pertsona askok sentitzen duten larritasuna, kezka edota estutasunaren jakitun naiz", azpimarratu du.
G20aren bilera
Jose Luis Rodriguez Zapaterok G20ak egoeraren aurrean "neurria ematea" espero duela esan du, datorren astean Cannesen, Frantzian, egingo duten bileraren harian. Hasten ari diren herrialdeei eta garatutako "askori" "ahalegin kbat" egiteko eskatu die munduko ekonomiak "aurrera egiten"jarrai dezan.
"G20ak finantza-sistema salbatu zuen, orain berriro lanean jarri eta neurria emateko gai izatea espero dut", esan du Zapaterok Iberoamerikar goi-billeraren ostean emandako prentsaurrekoan. Goi-bilera horretan suspergarri fiskal gehiago, kontsumo gehiago, eskaera gehiago eta inbertsio gehiago eskatu diete puntako herrialdeei.