Ekonomia -

Opor fiskalen auzia

Enpresei laguntzeko 'diru-funts berezia' eratzea proposatu du Arabak

Javier de Andresek azaldu duenez, ekimen honen xedea opor fiskalen auzian kaltetuta geratu diren enpresei laguntza ematea da. Aipatu auzia epaiaren zain dago oraindik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Opor fiskalen auzia Luxenburgeko azken epaiaren zain dagoen honetan, hiru aldundiek kontuak ondo egin dituztela defendatu du gaur Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak.

Luxenburgeko epaia bera erdibideko zifretan geldi daitekela ere aurreikusten du, gaur Arabako aldundian eman dituen azalpenen arabera. Oraingoz Arabak 54 milioi bueltatu behar ditu; hiru aldundiek, denetara, 159 milioi euro.

Eta bien bitartean, itzuli dieten kopuruarekin diru-fondoa eratzea proposatzen du Arabak aktibo gisa, kaltetuta gertatu diren enpresei laguntzeko. Horixe defendatu zuen De Andresek duela bi asteko Euskal finantzen kontseiluan, eta aportazioaren lege berria negoziatzen hasteko akordioa ere hartu zuten orduan euskal erakundeek.

Arabako Diputazioaren arabera, Menpekotasun Legearen eragina oso kontuan hartu behar da; izan ere, duela bost urtetik hona Menpekotasun Legeak zama handia dakarkie aldundien poltsikoei. Hori dela eta, aportazio lege berrian koefizienteak horren arabera aldatu behar direla azpimarratu du Javier de Andresek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea