Ekonomia -

Analisia

Eurogunean bakoitzak bere burua salba dezala

Papandreuk duela hilabete batzuk hartu behar zuen Grezia eurotik ateratzeko irtenbide ordenatu bat antolatzeko erabakia.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diru gutxiago irabazi nahi duzun galdetzen badizute, ziurrenik ezetz esango duzu. Greziarrei sakrifizio gehiago egitearen inguruan galdetzen badiete ere ezetz erantzungo dute ziurrenik, baina finlandiarrei, alemaniarrei edo holandarrei greziarrei hondotik ateratzen laguntzeko diru gehiago jartzeko prest dauden galdetzen bazaie hauek ere ziurrenik ez dira prest egongo.

Joan den astean Greziarentzat onartutako erreskate plana oso konprexua da eta hilabete askotako negoziazioen ondotik etorri da. Europako gobernuen partehartzea eskatzen du eta baita banku pribatuena, Europako Banku Zentralarena eta Nazioarteko Diru Funtsarena ere. Pieza guzti hauek ondo josi behar dira, batek huts egiten badu eraikin guztia behera etorriko bait da.

Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroak arlo sozialean murrizketa garrantzitsuak jarri ditu martxan Grezia euroaren barruan eusteko eta horrek herritarren aurrean bere ospe txarra eragindu. Orain, justu azken urratsa eman behar zuenean, nekatu egin da eta greziarren esku jarri du azken erabakia. Inkestek diote greziarrek ez dutela ulertu zertan den auzia: gehiengoa erreskate planaren kontra dago, baina hori baino gehiago dira oraindik Euroaren barruan jarraitzea nahi dutenak, eta gauzak iritsi diren lekura iritsita jada ezinezkoa da erreskaterik ezarri gabe Euroaren barruan jarraitzea.

Papandreu jakinaren gainean bazegoen edo greziarrek erreskatearen bidean ez ziotela jarraituko bazekien duela hilabete batzuk hartu behar zuen Grezia eurotik ateratzeko irtenbide ordenatu bat antolatzeko erabakia. Orain gauzak dauden moduan irtenbide desordenatu batera goaz eta horrek arriskuan jartzen ditu oraindik ere euroaren barruan daudenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea