Ekonomia -
Fiskalitatea
Hiru Aldundien arteko akordioa 'posible' dela esan du Bizkaiak
Helburua "harmonizazio fiskala" lortzea izango dela nabarmendu du Juan Mari Aburtok. Bere hitzetan, "azkenean, akordioa adostea" lortu egingo dute aldundiek.
Erredakzioa
EAEko hiru Foru Aldundiak fiskalitatearen inguruan "gutxiengo akordioa" lortzeko lanean ari dira, Juan Maria Aburto Bizkaiko Aldundiko bozeramailearen hitzetan. Helburua "harmonizazio fiskala" lortzea izango dela nabarmendu du Aburtok. Bere hitzetan, "azkenean, akordioa adostea" lortu egingo dute aldundiek.
Bizkaiko Gobernu bileraren ondorengo agerraldian nabarmendu duenez, Aldundiek zerga "koordinazioa" lortzeko lanean "jarraitzen dute". Aburtoren ustez, Zerga-Kideketarako Sailak egingo duen hurrengo bileran (Jaurlaritzak ere parte hartuko du), "posible izango da gutxiengo akordioa lortzea", harmonizazioa lortzeko bidean.
"Gutxiengo akordioa lortzeko pausoak ematen ari gara, hiru Foru Aldundi ezberdinen iritziak bat egingo duten elkargunea lortu behar dugu. Helburu hori mantendu egingo dugu, akordioa lortzea posible izango delako", esan du Aburtok.
"Datozen egunetan" Zerga-Kideketarako Sailak bilera berria egingo duela aurreratu du Bizkaiko bozeramaileak, baina ez du datarik aurreratu nahi izan.