Ekonomia -

LAN GATAZKA

Auzitegi Nazionalak baliogabetu egin du Arcelor Mittalen maiatzeko lan erregulazioa

ELAk ohar baten bidez nabarmendu duenez, epaiaren arabera, enpresak ez du udaberrian aurkeztutako aldi baterako enplegu erregulazio espedientea arrazoitu.

La Audiencia Nacional declara nulo el ERTE de mayo de Arcelor Mittal
La Audiencia Nacional declara nulo el ERTE de mayo de Arcelor Mittal
La Audiencia Nacional declara nulo el ERTE de mayo de Arcelor Mittal

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak baliogabetu egin du Arcelor Mittal multinazionalak maiatzean aurkeztutako aldi baterako lan erregulazio espedientea, ELAk jakitera eman duenez. Sindikatu horrek, CCOOk, UGTk, USOk eta LABek helegitea jarri zuten lan erregulazio horren aurka.

Hilabete batzuk geroago, Auzitegi Nazionalak horren gaineko epaia eman du, eta baliogabe utzi ditu 2020ko maiatzaren 8an patronalak aurkeztutako kaleratzeak. Horrenbestez, enplegu erregulazioa aurkeztu aurreko egoerara itzuli beharko dira langileak.

Arcelor Mittalek bigarren lan erregulazio espediente bat ere badu Espainian, 2021era arte indarrean egongo dena.

ELAk ohar baten bidez nabarmendu duenez, epaiaren arabera, enpresak ez du udaberrian aurkeztutako aldi baterako enplegu erregulazio espedientea arrazoitu.

Horrekin lotuta, ELAk Auzitegi Nazionalaren aurrean salatu zuen enpresak askatasun sindikalerako eskubidea urratu zuela, kaleratzeak Estatu mailan negoziatu zituztelako, lantegietan barik. Horretan, baina, Auzitegiak ez dio aipatu sindikatuari arrazoirik eman.

"Oso pozik gaude epaiarekin. Enpresaren zuzendaritzari eskatu nahi diogu erabakiak inposatu beharrean, Arcelor Mittaleko beharginen eskubideak errespetatzeko", erantsi dute.

Hartara, proiektu industrial "serio" bat aldarrikatu du ELAk, "pertsonala gaztetuta, inbertsioak eginda eta Arcerlor Mittalen goitik beerako aldaketa bultzatuta".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak Burdingintza