Ekonomia -

Zaldibar Argitu

"Justizia eta erantzukizunak" eskatu dituzte berriro, hamar hilabete geroago

Mobilizazioekin Eitzagako zabortegian gertatutakoa "ez ahaztea" nahi du Zaldibar Argitu plataformak, eta "Joaquin behingoz aurkitzea".

Eitzagako zabortegian luizia gertatu zenetik hamar hilabete pasa dira. Argazkia: Zaldibar Argitu
Eitzagako zabortegian luizia gertatu zenetik hamar hilabete pasa dira. Argazkia: Zaldibar Argitu
Eitzagako zabortegian luizia gertatu zenetik hamar hilabete pasa dira. Argazkia: Zaldibar Argitu

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eitzagako zabortegian gertatutako luiziarengatik erantzukizunak garbitzea eta “justizia” eskatu du Zaldibar Argitu plataformak berriro igande honetan. Horretarako, mobilizazioak egin dituzte. Hamar hilabete pasa dira lan-istripua gertatu zenetik.

Luiziak Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak azpian harrapatu zituen. Sololuzeren gorpuzkiak iragan abuztuan aurkitu zituzten, baina Beltranenak ez dira oraindik agertu.

Plataformako bozeramaileek azaldu dutenez, mobilizazioekin Eitzagako zabortegian gertatutakoa “ez ahaztea” nahi du dute, eta “Joaquin behingoz aurkitzea”. “Lanean jarraitzea eta familiak atseden hartzea nahi dugu”, erantsi dute.

"Lanean jarraitzea eta Joaquinen familiak atseden hartzea nahi dugu"

Era berean, “interes pribatuen gainetik herritarren osasuna jartzea” eskatu dute, eta hilabete hauetako guztietako informazio falta salatu dute.

Zentzu horretan, politikariei “aurpegia emateko” eskatu diete, eta “justizia” eta erantzukizunak “pribatuak zein publikoak” garbitzea aldarrikatu dute.

Bozeramaileen hitzetan, “erantzun oso gutxiko eta erantzukizunik gabeko” hamar hilabete izan dira. Zabortegien kudeaketa eredua aldatzea eskatu dute, “berriz berdina gertatzea” nahi ez dutelako.

Ekitaldiak Zalla, Etxebarri, Markina, Zaldibar eta Elgetan

13:00etan lore eskaintza eta elkarretaratzea egin dituzte Zallan, eta ordu berean protesta egin dute Etxebarrin eta Markina-Xemeinen.

Ordu erdi geroago, manifestazioa abiatu da Zaldibarko autobus geltokitik, eta herriko kaleetatik ibilbidea egin du. Azkenik, 19:00etan elkarretaratzea egingo dute Elgetako plazan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Azken ordukoa Bizkaia EAE albisteak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Zalla Zaldibar Ingurumena Markina-Xemein Azken ordukoa Enkarterriri buruz Lur-jausiei buruzko albisteak Durangaldea azken ordukoa