Ekonomia -

G-20koen bileraren ostean

Krisia gainditzeko Europak 10 urte beharko dituela esan du Merkelek

Alemaniako kantzilerrak iragarri du hamarkada bat beharko duela Europak zorraren krisia gainditzeko. "Europa ongi ez badoa, Alemania ezta ere", gaineratu du.

Angela Merkel G20koen bileran, Cannesen. Argazkia: EFE
Angela Merkel G20koen bileran, Cannesen. Argazkia: EFE
Angela Merkel G20koen bileran, Cannesen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako kantzilerrak, Angela Merkelek, zorraren krisia gainditzeko Europak gutxienez hamarkada bat beharko duela iragarri du. "Segururenik hamarkada bat beharko dugu hobeto egoteko".

Kantzilerraren ustez "herrialde handi gehienek diru sarreren kopurua baino gehiago gastatu dute".  Zentzu honetan, ezarritako mugaren gainetik kreditu gehiego ez emateko legedi konstituzionala aipatu du eta Alemaniak zorrarentzat frenoa izatearen garrantzia azpimarratu du. "Horregatik erabaki dugu euroguneko guztiok zorrari freno antzeko bat jartzea".

Hala ere, Merkelek esan du garapen ekonomikoari dagokionez ezkorrak izateko arrazoirik ez dagoela. "Europa ongi ez badoa, Alemania ezta ere", gaineratu du. "Hortaz, Europako gauza guztiak ordenean jartzeko ahalegin guztiak egin behar dira", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea