Ekonomia -
Egoera ekonomikoaren txostena
Atzeraldi berri bat ohartarazi du BBVAk, arriskuak handitu direlako
BBVAk aurkeztu duen txosten baten arabera, langabezia tasa % 22,1era igoko da 2012an.
Erredakzioa
Espainaiko ekonomiak berriz ere atzeraldia izan dezakeela ohartarazi du BBVAk arrisku faktoreak “nabarmen” igo direlako. Hala ere, txostenak aurtengo barne produktu gordinaren hazkundea % 0,8an mantendu du eta datorren urterako %1eko igoera aurreikusi du.Espainiako egoeraren BBVA Researchen txostenaren araberam lanagabezia tasa % 21,5era iritsiko da aurten eta 2012an % 22,1era. Bestalde, Europako azken bileratan onartutako neurriak betetzeko eta Espainiak doitze neurriak ezartzeko geroz eta denbora gutxiago dagoela ohartarazi du. Gainera, hirugarren hiruhilekoan ekonomiak geldialdia izan duela jakin ostean, laugarrenean Espainiako BPG jaitsi egin daitekeela dio txostenak.
Merkatuen konfidantza berreskuratzea "beharrezkoa" dela diote Bruselak ezarritako defizitaren helburuak betez. Baina Espainiak 2011 ez dituela etxeko lanak egingo esan du jada, eta urtea % 6,5eko defizitarekin itxiko duela; helburua baino puntu erdi gorago.